Martxoaren 17ko Greba Orokorrari begira, zita bana jarri dute bihar arratsalderako, Hernanin eta Astigarragan. Hirugarren bilera egingo du Hernaniko Greba Batzordeak, 18:30etan Biteriko goiko gelan. Asteazkenero biltzea da asmoa, Greba Orokorraren egunerako prestaketak bideratzeko.
Astigarragan, berriz, aurreneko bilera dute biharkoa, Greba Batzordea osatzeko. Zipotza elkartean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Bi herrietako eragile eta herritar guztiei luzatu diete bileretara bertaratzeko gonbitea.