Gizon batek bere emaztea hil zuen ostiral arratsaldean, Sarrigurenen, eta larri zauritu zuen bere ama, biktimaren amaginarreba. Erailketa matxista salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Hernanin, Plaza Berrin, Koordinadora Feministak deituta.
Gaur, berriz, Astigarragan egingo dute elkarretaratzea. Iluntzeko 19:00etan jarri du hitzordua Emakumeon Etxeak, Joseba Barandiaran plazan. «Nazkatuta gaude, baina kaleak hartzeko prest! Eraso eta erailketa matxisten aurrean, autodefentsa feminista!», aldarrikatu dute. Bertaratu eta bat egiteko deia luzatu diete herritar guztiei.