Masterseko finalerako txartela jokoan gaur, Endika Barrenetxeak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 21a

Gaur arratsaldean jokatuko du Endika Barrenetxea hernaniarrak, Aritz Juanenearen kontra, semifinaletako ligaxkaren azkeneko partidua, Buruz Buruko Masters Txapelketan. Kale edo balekoa da bientzat: irabazlea finalera sailkatuko da, Imanol Ansaren kontra aritzeko; eta galtzailea kanpoan geratuko da. 15:15etan hasiko da jaialdia Galarretan, eta bigarren partidua da haiena. Aurrenekoan, Ansarekin berarekin jokatuko du Aritz Zubiri goizuetarrak, Ezkurraren eta Azpirozen kontra. Eta hirugarrenean, aurrez aurre ariko dira Aiestaran anaiak: Larrañagarekin Paulo, eta Jabalerarekin Aitor.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!