Zine aukera bikoitza, Hernanin eta Astigarragan

Libe Murua Masid 2026ko otsailaren 21a

'Ochiren legenda' filmeko irudia.

Zinearekin hitzordu ugari izango dira asteburuan. Astigarragan, Erriberan proiektatuko dira filmak, igandez. Batetik, haurrentzako 'Ochiren legenda' filma ikusi ahal izango da, arratsaldeko 16:30etan; eta, bestetik, helduentzako 'Turno de guardia' filma eskainiko dute, 19:00etan hasita. 

Hernanin, berriz, Biterin proiektatuko da haurrentzako 'Como cabras' filma gaur eta bihar, arratsaldeko 16:45etan. Eta helduentzako eskaintza ere izango da: 'Balandrau, viento salvaje'. Azken hau gaur 19:15etan eta 22:15etan proiektatuko da, bihar 19:15etan, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 16:30etan eta 19:15etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!