Lehendakari Txapelketari ekin zioten aurreko igandean, Lasarte-Oriako bolatokian estreinako tiraldia jokatuta; eta ezin hobeto hasi du torneoa Ibon Miner ereñotzuarrak: garaipena lortu zuen gizonezkoetan, 45 brilarekin, Egoitz Berasategiren (44) aurretik. Gainera, laugarren sailkatu zen Aner Miner semea, 43 brilarekin.
Emakumezkoetan, berriz, maila ederrean aritu zen Rosa Santos astigartarra ere: hirugarren izan zen, 29 brilarekin, Beatriz Unzueren (39) eta Garbiñe Alustizaren (30) atzetik.
Beste hiru tiraldi izango ditu txapelketak: hurrengoa Zerainen, otsailaren 22an
Toka tiraldia ere izan zen Lasarte-Orian, eta horretan, Martxeli Kanflanka ereñotzuarra izan zen bikain aritu zena: 10 bider jo zuen burnia, zortzigarren sailkatu zen denera, eta nabarmen nagusitu zen emakumezkoen artean. Gizonezkoetan Jose Antonio Calvo (14) nagusitu zen, Roberto Ostolazarekin berdinduta; eta 14garren sailkatu zen Leandro Miner ereñotzuarra, zazpi joaldirekin.