Gaztetxoen zahagi dantza eta Zirikoketa, Inauteri igandeari saltsa jartzeko

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 15a

Iazko gaztetxoen zahagi dantza, Goizuetan. Argazkia: Felix Loiarte

Gaur hasiko dira Karnabalak Goizuetan, astelehen eta astearte ederrei bidea eginez; eta egun haundia dute gaurkoa Astigarragan ere, Zirikoketa dibertimentuaren bigarren edizioarekin. Hernanin, mozorroen kalejira izango da.

Eguraldiak batere lagundu ez duen arren, martxa ederra hartu dute Inauteriek, Urumea bailaran. Eta beste pauso bat emango dute gaur, oso zita politak izango baitituzte hiru herritan.

Goizuetan gaur hasiko dira Karnabalak, ohiko moduan: gaztetxoen zahagi dantzak alaituko ditu herriko kaleak, arratsaldean. Mozorroek gaurko afariarekin hasiko dute bi eguneko 'maratoia', eta biharko lanbideen kalejira eta etziko zahagi dantza izango dira ekitaldi nagusiak.

Hernanin, berriz, Ttarlaren mozorroen kalejirak hartuko du protagonismoa gaur, bost festa egunen hirugarrenean.

Eta Astigarragan, oso berezia izango da Inauteri igandea: Zirikoketa dibertimentua egingo dute bigarren urtez. Mozorro tradizionalekin jantzita, makina bat herritarrek jarriko dute saltsa herriko txoko guztietan.

INAUTERIAK BAILARAN

GOIZUETAN

GAUR, igandea

17:00, Gaztetxoen zahagi dantza.

19:00, DJ Gorka.

21:30, Mozorroen afaria.


BIHAR, astelehena

07:30, Kafea ttanttarekin.

08:00, Mozorroen irteera baserrietara.

09:30, Plaza apainketa. Gaia: Lanbideak.

11:30, Kalejira, herrian zehar.

13:00, Umeen bazkaria, elkartean. Ondoren: haurrentzako filma, udaletxeko ganbaran.

14:30, Helduen bazkaria, elkartean.

17:00, Txokolatada.

17:30-19:30, DJ Gorka.

20:00ak aldera, Mozorroen etorrera Iruñeko dultzaineroekin.

22:00, Mozorroen afaria.

ETZI, asteartea

09:00, Mozorroen gosaria.

10:00, Mozorroen irteera, herrian zehar.

14:00, Mozorroen bazkaria.

17:00, Zahagi dantza, Plazatik abiatuta.

22:00, Mozorroen afaria.

 

HERNANIN

GAUR, igandea

09:00, Diana, Hernaniko Herri Musika Elkartearen eskutik.

11:30, Inauterietako txaranga.

12:00, Ttarla taldearekin konpartsa eta mozorroen kalejira paradorretik.

19:00, Kontzertua: Sorotan Bele eta Hernaniko Musika Banda. Atsegindegin.

BIHAR, astelehena

09:00, Diana, Hernaniko Herri Musika Elkartearen eskutik.

10:00, Gaztetxoen Axeri Dantza.

11:00, Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak, Atsegindegin.

11:30, Entzierro txikia, Kaxkoan. 

ETZI, asteartea

11:00, Kulki haur jolasak, Atsegindegin.

17:00, Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilariak, Kaxkoan.

18:00, Txokolatada, Plazan.

18:30, Sardinaren ehorzketa dultzaina taldearekin.

 

ASTIGARRAGAN

GAUR, igandea

11:00-14:00, Zirikoketa, Ergobitik abiatuta. Foru plazan bukatuko da. Euria eginez gero, Herri eskolan eta Txomiñenen. Astigar elkarteak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!