Hernanin ez da zinemarik izango inauteriengatik, baina Astigarragan aukera bikoitza egongo da. Igandez proiektatuko dira pelikulak, Erribera kulturgunean. Batetik, haurrentzako 'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua' euskarazko filma ikusi ahal izango da. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta 89 minutuko iraupena izango du. Sarrera 2 eurotan egongo da. Helduentzat, berriz, 'Familia de alquiler' filma izango da, gazteleraz, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrera 5 eurotan egongo da. Gaur egungo Tokion girotutako filma da azkeneko hau.