Joan den asteburuko zomorro aranoarrei, mozorroek hartuko diete txanda gaurtik aurrera, bailara osoan. Hernaniko Plazan piztuko dute Inauterietako sua, gaur arratsaldeko 15:15etan. Ohi bezala, bertan elkartuko dira herriko eskola guztietako haurrak, kolore eta mota guztietako mozorrekin jantzita; eta suziria lehertutakoan kalejiran abiatuko dira Kaxkoan barrena.
Hortik aurrera, denetik izango da asteartera bitarte, bost eguneko festarekin: Axeri Dantza, txarangak eta dantzaldiak bihar, Ttarlaren mozorroen kalejira eta Sorotan Belek eta Musika Bandak eskainiko duten kontzertu berezia etzi...
Astigarragan, berriz, biharkoa eta etzikoa izango dituzte egun haundiak Inauterietan, bakoitza bere identitatearekin. Biharkoan mozorro festa polita izango da eguerditik aurrera. Foru Plazan elkartuko dira herritarrak, elkarrekin bazkaltzeko; eta tailerrak eta karaokea ere izango dituzte arratsaldearen hasieran. Arratsaldeko 17:00etan piztuko du jaia Kita Del Pare txarangak, eta haren atzetik kalejiran abiatuko dira denak, herrian barrena mozorro desfilea egiteko.
Igandekoa ere ez da nolanahikoa izango herrian: Zirikoketa dibertimentua egingo dute bigarrenez, Ergobin hasi eta Foru Plazan bukatuta. Iazkoaren arrakasta ikusita, aurtengoak ikusmin haundia piztuko du herritarren artean.
Gaztetxoen Zahagi Dantza igandean, Goizuetan
Igandera arte itxaron beharko dute goizuetarrek, ohi bezala, urteko egun berezienetakoei heltzeko. Gaztetxoen Zahagi Dantzak izango du aurten ere Karnabalei hasiera emateko ardura, eta ederrak izango dira hurrengo bi egunak herrian. Astelehenean, Mozorroak baserriz baserri dabiltzan bitartean, lanbide ezberdinetako jantzi eta trastoekin ibiliko dira kalejiran gainerakoak. Eta asteartean, Mozorroak ibiliko dira herrian zehar goizean, arratsaldeko zitaren preludio: Zahagi Dantzak hartuko ditu kaleak, bailarako Inauteriei erremate borobilena jartzeko.
INAUTERIAK ASTEBURUAN
HERNANIN
GAUR, ostirala
15:15, Jaien hasiera, Plazan. Jarraian, eskoletako haurren irteera txarangarekin.
17:00, Erraldoi eta Buruhaundiak, dultzaineroek lagunduta.
17:30, Pailazoak: Kiki, Koko
eta Moko. Plaza Berrin edo Atsegindegin.
19:00, Afizionatu mailako pelota partiduak, kiroldegian.
19:00, Matraka elektrotxaranga, Gaztelekutik.
22:00, DJ Vidurekin, nerabeentzako saioa Atsegindegin.
BIHAR, larunbata
10:00, Axeri Dantza.
11:30, Inauterietako txarangaren irteera.
11:45, Erraldoi eta Buruhaundiak, txistulariek eta dultzaineroek lagunduta.
12:00, Erromeria Oinkada taldearekin, Plaza Berrin eta udaletxeko arkupeetan. San Joan Konpartsak antolatuta.
17:00, Erromeria Oinkada taldearekin Oialume Zar sagardotegian edo udaletxeko arkupeetan. San Joan Konpartsa.
17:30, Ekain pailazoaren emanaldia, Biteri kultur etxean.
18:30, Dantza festa gaztetxoentzat DJarekin, Atsegindegin.
19:00, Zuttik elektrotxaranga, erdigunean.
22:00, DJ festa, Atsegindegin.
00:00, Incansables txarangaren irteera.
ETZI, igandea
09:00, Diana, Hernaniko Herri Musika Elkartearen eskutik.
11:30, Inauterietako txaranga.
12:00, Ttarla taldearen konpartsa eta mozorroen kalejira, paradorretik abiatuta.
19:00, Kontzertua: Sorotan Bele eta Hernaniko Musika Banda. Atsegindegin.
ASTIGARRAGAN
BIHAR, larunbata
13:30-16:30, Bazkaria, Foru plazan. Bakoitzak bere janaria eraman behar du. Aulkiak eta mahaiak Erribera kulturgunean eskatu behar ziren aurrez.
15:30-17:00, 'Photocall'a, argazkiak eta marko tailerra, Foru plazan. Ondoren, karaokea.
17:00, Mozorroen desfilea, Kita Del Pare txarangarekin, Foru plazatik abiatuta. Partehartzea irekia izango da.
18:30-20:30, Dantzaldia Gauargi bikotearekin, Kontxa Etxeberria plazan.
ETZI, igandea
11:00-14:00 Zirikoketa dibertimentua, Ergobitik abiatuta. Amaiera Foru plazan izango da. Euria eginez gero, Herri eskolan eta Txomiñenen egingo dute. Astigar elkarteak antolatuta.
GOIZUETAN
ETZI, igandea
17:00, Gaztetxoen Zahagi dantza.
19:00, DJ Gorkaren emanaldia.
21:30, Mozorroen afaria