Bailarako bi talde ariko dira Buruntzaldeko finalean, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren: Hernani I eta Hernani III. Aurrenekoek Astigarraga menderatu zuten Kixkal tabernan, txapelketako bigarren derbian. Aurrenekoan, astigartarrek egin zuten aurrera, Hernani II gaindituta.
Hernani III taldeak, berriz, Andoainen lortu zuen txartela: joan den ostiralean irabazi zion Andoaini, Ganbara tabernan.
Hori horrela, bi taldeak ariko dira Buruntzaldeko finalean, martxoaren 14an, Xoxokako elkartean. Hirugarren talde bat ere ariko da haiekin, azkeneko kanporaketaren irabazlea: otsailaren 27an ariko dira aurrez aurre Zubieta eta Lasarte-Oriako 'Earka!', Zubietan.
Finaleko talde irabazlea sailkatuko da Herriartekoaren bigarren fasera, beste eskualdeetako irabazleekin batera.