Espainiako Txapelketaren jardunaldia gaur Umore Onak, Goizuetako frontoian

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 5a

Espainiako Kluben arteko Txapelketa ari da jokatzen Umore Ona, ohorezko mailan; eta gaur izanen ditu bosgarren jardunaldiko partiduak, etxean: iluntzeko 20:00etan hasita, Larraunen kontra ariko dira, Goizuetako frontoian. Banaka, Xabi Apaolazak jokatuko du, Unai Astizen kontra. Eta binaka Beñat Apezetxea eta Julen Urruzola ariko dira, Iñaki Galartzaren eta Julen Sotilen kontra. Aurreko lau jardunaldietan, jokatutako zortzi partiduetatik bi irabazi dituzte Umore Onako pelotariek, eta beste seiak galdu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!