Inauteri usaina dakar Urumeak, bailarako goiko herrietatik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 3a

Aranoko Zomorroak, joan den urteko puxka biltzean.

Larunbat honetan ospatuko dituzte Inauteriak aranoarrek, eta programa prest dute Goizuetan ere.

Dena prest daukate Aranon eta Goizuetan, urteko garai berezienetako batez gozatzeko. Ohi bezala, aranoarrak izanen dira Inauteriak ospatzen aurrenekoak, bailaran: larunbat honetan daukate egun seinalatua. Goizean goiz abiatuko dira Zomorroak pux­ka biltzera, auzoz auzo eta etxez etxe, Izer eta Alabier trikiti­lariek girotuta. Elkartean bazkaldu ondoren eginen dute Zahagi Dantza, eta giro ederrekoa iza­nen da afarian ere, 'Auskalo zeñek jarriyak' emanaldiarekin.

Goizeko puxka biltzerako, bazkarirako zein afarirako, aldez aurretik eman behar da izena, herriko whatsapp taldean. Asteazkenera arte izanen da horretarako aukera.

Goizuetan astebete beranduago hasiko dira Inauteriak, baina egitarau potoloa prest daukate dagoeneko. Mozorroen irteerak eta Zahagi Dantza izanen dira ikur beste behin, eta asteleheneko kalejirak jarriko du saltsa: lanbideak dira aurtengo gaia.

ARANOKO INAUTERIAK

OTSAILAK 7, larunbata

08:00, Puxka biltzea, Surotik abiatuta; Beltsoko Bordan elkartuko dira Zomorroak

Eguerdian, Zomorroen bazkaria, herriko elkartean

17:30, Zahagi Dantza

Gauean, Herri afaria elkartean, 'Auskalo zeñek jarriyak' emanaldiak girotuta: Eñaut eta Unai Agirre, Imanol Kamio eta Joanes Illarregi

 

GOIZUETAKO INAUTERIAK

OTSAILAK 14, larunbata

17:00, Euskal Herriko sokatira jardunaldia

OTSAILAK 15, igandea

17:00, Gaztetxoen Zahagi Dantza

19:00, DJ Gorka

21:30, Mozorroen afaria

OTSAILAK 16, astelehena

07:30, Kafea ttanttakin

08:00, Mozorroen irteera baserrietara

09:30, Plazaren apainketa. Gaia: Lanbideak

11:30, Kalejira herrian barrena

13:00, Umeen bazkaria, elkartean

Ondoren, Haurrentzako filma

14:30, Helduen bazkaria, elkartean

17:00, Txokolatada

17:30, DJ Gorka

20:00ak aldera, Mozorroen etorrera, Iruñeko dultzaineroekin

22:00, Mozorroen afaria

OTSAILAK 17, asteartea

09:00, Mozorroen gosaria

10:00, Mozorroen irteera herrian barrena

14:00, Mozorroen bazkaria

17:00, Zahagi Dantza, Plazan hasita

22:00, Mozorroen afaria

OTSAILAK 21, larunbata

12:30, Mozorroen poteoa, Igandea txarangarekin

14:30, Mozorroen bazkaria

17:30, Igandea txaranga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!