Elizkizun bereziak izango dira datozen egunetan, Hernaniko eta Ereñotzuko elizetan. Astelehenean, Kandelari egunez, kandelen bedeinkapena egingo dute San Joan Bataiatzailea parrokian, goizeko 09:00etan. Eta asteartean, San Blas eguna izanik, opilak eta jakiak bedeinkatuko dituzte parrokian bertan, 09:00etan. Ereñotzuko San Antonio elizan eta Floridako San Jose Langilean, berriz, igandean egingo dute kandelen, opilen eta jakien bedeinkapena: Ereñotzun 10:00etan, eta Floridan 11:00etan.