Askotan entzun ohi ditugu eskuineko politikariak etxebizitzaren merkatuan esku hartu behar ez dela esaten, baina errealitatea da goitik behera esku hartuta dagoela. Esan dezakegu lurzoruari buruzko legeria, etxebizitzak eraikitzeko lege -esparrua, zerga- onurak, hipoteka – legea, kreditu -lerroak, alokairu – kontratuen iraupena, bitartekarien zeregina (higiezinen agentziak eta atari digitalak)... oso ondo artikulatutako engranaje baten zatiak direla, etxeak prezioz ez jaisteko eta etxebizitza espekulaziozko ondasuntzat hartzen jarraitzeko.
Mekanismo horren zati bat Etxebide da. Ikus ditzagun Etxebidek egiten duenari buruzko datu batzuk: 103.000 pertsona daude izena emanda, 2024an baino 10.000 gehiago, eta 103.000 pertsona horietatik 80.000 alokairuko etxebizitzen eskatzaileak dira. Horien eskaintza oso urria da, 7.500 etxe azken 16 urteetan. Horri guztiari gehitu behar zaio eskatzaileen familia -unitateen urteko diru -sarreren batez bestekoa 16.000 eurotik beherakoa dela eta etxebizitza babestuen prezioak eskuraezinak. Etxebizitza erosteko aukera duten gutxi batzuek hipoteka bat kontratatu behar dute, eta, ondorioz, bankuek irabaziak lortzen dituzte. Horrek erakusten du Etxebidek erabiltzaile gehienak baztertuta uzten dituela. Bere eskatzaileetako batzuentzat bakarrik jarduten du.
Beraz, erraza da ondorioztatzea Etxebidek hartutako norabidea. Alokairu sozialeko etxebizitzen alde egiten ez den bitartean, pertsona askok merkatu libreko alokairua izango dute aukera bakarra, eta hori negozio -nitxo bat da prezio handiez baliatzen diren etxeen jabeentzat, ahalik eta etekin handiena lortzeko. Etxebide arazoaren parte da.
Gorka Nabarro Patterson.
Eskubide sozialeko Aktibista