Etzi ziren egitekoak, larunbatarekin, Hernaniko Zuhaitz Egunaren 51garren edizioa. Pikoagan landatu behar zituzten haltzak aurtengoan, Saratsain errekaren ondoan, baina beste baterako itxaron beharko du landaketak.
Izan ere, bertan behera utzi dute, eguraldiaren iragarpenagatik. Euria gogotik egingo duela espero da, mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da, eta ekaitzak jotzeko probabilitatea ere badago.
Hori horrela, erabaki dute aurtengo Zuhaitz Eguna ez egitea, Hernaniko Udalak atzo jakinarazi zuenez.