Makroproiektu eolikoen kontra, elkarretaratzeak etzi gasolindegietan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 27a

Deialdi bateratua egin dute, makroproiektu eolikoen kontra, Urumeako Mendiak Bizirik eta Domiko Bizirik taldeek. Zehazki, elkarretaratzeak egingo dituzte Repsolen bi gasolindegitan, datorren ostegunean, hilak 29. Arratsaldeko 17:00etan izango dira biak: bata Chillida-Leku ondoko Repsolen gasolindegiaren aurrean, eta bestea Lintziringo (Oiartzun) Repsolen gasolindegiaren aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!