Futbol talde nagusiak, etxetik kanpo

Beñat Los Arcos Ayerdi

Etxetik kanpo jokatuko dute bailarako futbol talde nagusiek, asteburu honetan. Euskal Ligan, Hernaniko neskek Bilbon daukate hitzordua bihar, 13:15etan San Ignacion, Artizarrak taldearen kontra. Hernaniko mutilek, berriz, Zumaian jokatuko dute Ohorezko Erregionalekoa, bihar 18:15etan Aita Marin, Zumaiakoren kontra. Etxetik gertuago ariko da Mundarro, mutilen Erregional Preferentean: Urnietara egingo du bisita gaur, arratsaldeko 18:15etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!