Asteburu honetan lau film egongo dira aukeran, Hernanin bi eta Astigarragan beste bi. Hernaniren kasuan, bihar hasiko dira proiekzioak eta astelehenera arte egongo dira ikusgai. Astigarragaren kasuan, berriz, igandez proiektatuko dira beste bi filmak.
Biterin ikusi ahal izango dira haurrentzako 'Lor guardianes del diente mágico' eta helduentzako 'Renta Family' filmak. Haurrentzako filma bihar eta etzi arratsaldeko 16:45etan proiektatuko da. Helduena, bihar proiektatuko da 19:15etan eta 22:15etan, etzi 19:15etan eta astelehenean, ikusleen egunean, 16:30etan eta 19:15etan.
Astigarragan igandez egin ahal izango da zinemarako plana. Erriberako aretoan ikusi ahal izango dira bi filmak: haurrentzako 'Tigre galdua' 16:30etan eta helduentzako 'El sendero azul' 19:00etan.