Literaturaz arituko dira bihar, asteartez, Hernanin eta Astigarragan. Hernaniko literatur saioan Stephan Zweig-en Amok liburua landuko dute, eta Astigarragan Jon Fosse norvegiarraren Trilogía lana aztertuko dute irakurketa klubean. Zehazki, Joannes Jauregik euskerara itzulitako lana.
Hernaniko saioa Ane Mayozek gidatuko du eta arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera, udal liburutegian. Astigarragan arratsaldeko 19:30etan elkartuko dira Erribera kulturgunean. Saio hau Isabel Etxeberriak zuzenduko du eta parte hartzea irekia eta doakoa izango da. Bi saioak euskeraz egingo dira.