Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuak aholkularitza bulegoa jarri du martxan. Zerbitzu hau hilero eskainiko du, lehenengo eta hirugarren asteazkenetan. Andoainen kokatzen den Igara espazioan (Eskola kalea 4, behea) egingo dira aholkularitzak, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Aitzitik, edonork sindikatuarekin kontaktua egin nahi badu, 624 87 44 07 telefono zenbakira edo esindikatua.buruntzaldea@gmail.com helbidera idatzi dezake.
Zerbitzu hau erabili dezake, orokorrean, etxebizitzaren problematikarekin arazoren bat duen edonork: «Etxegabetze arriskuan badago kontratuarekin edo alokairuarekin arazoak baditu, etxe-jabeak presioa egiten badio...».
Etxebizitzaren problematikaren ertzak lantzen ibili dira azken urteetan Sindikatuko kideak. Zerbitzu honekin, «aholkularitza juridiko eta politikoa eskaintzen diegu sindikatura hurbiltzen diren pertsona guztiei, erabat borondatez eta doan», azaldu dute.