Denentzat magia opari, Errege Egunez

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 7a

Magiaz eta liluraz bete zituen Hernaniko eta Goizuetako kale­ak, astelehen arratsaldean, Erre­ge Magoen kabalgatak. Kaleetan barrena ibili ziren Melchor, Gaspar eta Baltasar, beren laguntzaile finekin batera, goxokiak eta muxuak banatzen.

Eta ondoren, goxo-goxo hartu zituzten herritar gazteenak, beraien gutunak jasotzeko. Bazekiten lan haundi xamarra zutela gero, gauean, etxez etxe opariak banatzeko. Baina lasai eta gustura hartu zituzten herritar guztiak, banan-banan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!