Hutsik egin gabe ospatu zen mus txapelketa Kontrakantxa gaztetxean. Guztira 41 bikotek hartu zuten parte, 82 jokalarik, eta bete egin zen gaztetxeko areto nagusia. Finala Apaolaza lehengusuen eta Joseba eta Manexen artean jokatu zen. Garaipena Xabi eta Ekain Apaolaza lehengusuek eskuratu zuten.
Urteroko zita honek arrakasta izan ohi du beti, eta aurten ere, giro politean igaro zuten arratsaldea parte hartzaileek.
Goizutetan ere ospatu zuten mus txapelketa eta giro ezin hobean aritu ziren 18 bikoteak. Azkenean garaipena eta txapela Beñat eta Oier Apezetxeak irabazi zuten.