Milaka istorio biltzen ditu Urumea bailarak. Pertsona bakoitzak, familia bakoitzak, inguru bakoitzak, badu zerbait kontatzeko. Pasarte horiek guztiak ondo jaso eta kontatzeko pertsonen bila dabil Kronika.
Kazetarien lanpoltsa zabalik dago, eta kurrikulumak kronika@kronika.eus helbidera bidali behar dira. Poltsa horretatik hurrengo kolaborazioak, ordezkapenak edota sortu daitezkeen lanpostuak beteko dira.
Zure jakintza arloa edozein dela ere, kazetaritza interesatzen bazaizu eta idaztea gustuko baduzu, ez egin dudarik! Gustu haundiz izango dugu zure berri!