Korrikako arropa eta petoak saltzeko postua, larunbatean Plaza Berrin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 18a

Korrikako postua jarriko du AEK euskaltegiak, larunbat honetan, Plaza Berrin: Korrikako arropa eta petoak izango dira eskuragarri bertan. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara izango dira bertan. 

Bestalde, lan-deialdia egin du Hernanialdeko AEKk. Irakasle bila dabil, Hernaniko, Astigarragako eta Urnietako euskaltegietan euskera klaseak emateko. Gradua edo baliokidea den titulua eta euskerazko C1 mailaren ziurtagiria eskatzen dituzte. Interesa dutenek, hernani@aek.eus helbidera bidali behar dute curriculuma.

Eta era berean, AEKk jakinarazi du autobusa jarriko duela abenduaren 27an Bilbora joateko: Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta, Pizkundea ekitaldia izango da, 17:00etan Bilbao Arenan. Autobusa 14:45etan abiatuko da Urnietatik; 15:00etan jarri dute hitzordua Hernanin, Atsegindegin; eta 15:15etan Astigarragan, Kutxa ondoko autobus geltokian. Ekitaldia bukatutakoan bueltatuko dira, 19:15ak aldera. Autobuserako txartelak eskuragarri daude euskaltegietan, 15 euroan. Informazio gehiagorako, 688 746 640 telefonora deitu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!