Abenduaren 27an 'Pizkundea' ekitaldia egingo dute Bilbon, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Hernaniko AEKk. Autobusak Urnietatik (14:45), Hernanitik (15:00) eta Astigarragatik (15:15) aterako dira, eta 19:15 aldera itzuliko dira. Txartelak Hernaniko AEKn daude eskuragarri, 15 euroren truke. «Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskaltzaleon garaia da. Biltzekoa. Elkarrekin arnasa hartzekoa. Abenduaren 27an, euskaltzale guztiak Bilbora!».