Zetak taldeak jarri dio doinua 24. Korrikari, tartean, Maixux Zugarramurdi aranoarraren laguntzarekin

Olatz Egaña Otegi 2025eko abenduaren 12a

Datorren urteko martxoaren 19tik 29ra egingo da 24. Korrika, Atharratzetik Bilbora. Aurtengo Korrikaren doinua, Zetak taldeko Pello Reparazek sortu du, Maixux Zugarramurdi aranoarraren eta Erramun Martikorenaren laguntzarekin.

Abestiak 'Xiberutikan mendebaldera' du izena eta atzo aurkeztu zuten, Agoizko (Nafarroa) Kultur Etxean. Aurkezpenean izan ziren Ane Elordi Korrikako arduraduna, Pello Reparaz kantaren egilea eta Maixux Zugarramurdi abeslari aranoarra. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!