Ez da nahi bezalako asteburua izan bailarako futbol talde nagusientzat. Denboraldi osoan zehar gertatzen ari den moduan Hernaniko Euskal ligako neskak izan dira emaitzarik onena lortu dutenak.
Santurtzin bina berdindu zuten Peña Athletic Santurtziren kontra. Sailkapenean bigarren postuan mantentzen dira hernaniarrak, baina hiru talderekin berdinduta. Hernaniarrak 1-2 aurreratu ziren Beain eta Lizarragaren golei esker, baina hamar minuturen faltan binakoa sartu zuten etxekoek.
Hernaniko Ohorezko erregional mailako mutilek ez dute bolada txarra eten. 2-0 galdu zuten Elgoibarren eta atzeko postuetara ari dira hurbiltzen, hamahirugarren postuan.
Mundarroko Preferente mailako taldeak azken hiru partiduak irabazi zituen, baina laugarrenean Axular lizeoa taldeak 4-1 garaitu zituen moreak. Goiko postuetan kokatzeko aukera galdu dute astigartarrek.