Hernaniko neskek eta Mundarroko mutilek garaipenak lortu dituzte asteburuan, Euskal Ligan eta Erregional Preferente mailan, baina Hernaniko mutilek galdu egin dute, Ohorezko Erregional mailan.
Euskal Ligako hernaniarrak garaipenaren bidera itzuli dira, Zarautz 2-0 gainditu eta gero. Emaitza honekin sailkapeneko bigarren postura igo dira hernaniarrak, 23 punturekin.
Ohorezko Erregional mailako mutilek 1-2 galdu zuten Beti Gazteren aurka. 95garren minutuan etorri zen lesakarren bigarren gola, azken minutuetan partiduaren agintea eraman eta gero. Azken minutu horietan asko sufritu zuten hernaniarrek.
Mundarro, goranzko bidean
Preferente mailan, Mundarrok hirugarren garaipena jarraian eskuratu zuen, pasa den ostiralean, Danenaren aurka 1-0 irabazi eta gero. Garaipen honekin, seigarren postura igo dira astigartarrak, eta bigarren postua bi puntura dute.