Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, VI. Sagardo Forumeko Nazioarteko Sagardo Lehiaketako sari banaketa egin zen larunbatean Donostiako Basque Culinary Centerren. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek 9 kategoriatan sailkatutako 204 sagardoak dastatu ostean, 175 domina banatu ziren: 58 urrezko domina, 81 zilarrezko domina eta 34 brontzezko domina.
Orotara 17 herrialdetako sagardoak aurkeztu ziren lehiaketara: Alemania, Austria, Txekia, Txile, Espainia, Estatu Batuak, Euskal Herria, Frantzia, Italia, Hungaria, Letonia, Lituania, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal eta Erresuma Batua.
Kategoria bakoitzeko banatutako sariez gain, Weidmann & Groh ekoizlearen Cydonia sagardoak 'Best of show' saria lortu zuen lehiaketako bereziena izateagatik. Astigarragako Zapiain sagardotegiak irabazi zuen 'Sagardo naturala' kategoriako sari nagusia.
Garraztasuna nagusi den sagardoetan Letoniako Semi Sweet Still Apple Cider izan zen nagusi. Mikatzetan EEBBetako Dabinett (Keeved) sagardoak irabazi zuen. Premium sagardo apardunetan, EEBBetako Cuveé Brut. Udardoetan garaile izan zen Alemaniako Alte Mostbirnen 2021. Zaporetako edo mistoan irabazi zuen Alemaniako Cydoniak. Berrietan Asturiaseko Gaitero Rosek irabazi zuen. Postretako sagardoetan Kataluniako Sira de Gel-ek eta azkenik kategoria irekian Euskal Herriko Vermú con sidra Kuartangok.
Nazioarteko Sagardo Lehiaketa VI. Sagardo Forum ekitaldiaren barruan egin zen.
SAGARDO NATURALA
Dominak: 8 urre Zapiain, Etxeberria Sagardotegia/Gurutzeta Sagardotegia, Sidra Cabueñes, Son Of Man Cider, Llagar Castañón, Egarri Edariak, Sidra Menéndez eta Petritegi. 18 zilar Zapiain, Son of Man -2-, Sidras El Lagar de Valleseco, Zeberio, Olletako Sagardoak, Sidra Menéndez -2-, Etxeberria Sagardotegia/Gurutzeta Sagardotegia, Isastegi, Viuda de Palacio, Sidrería Calonge, Seidir Tydecho, Sidras Niebla, Sidra Trabanco, Alorrenea Sagardotegia, Valle, Vallina y Fernández eta Sidra Angelón 9 brontze Egiazki Txopinondo, Son of Man, Olletako Sagardoak, Harismendia Etxaldea, Llagar Piñera, Mizpiradi Sagardotegia, RBLD Sagardoak, Sidrería Kuartango eta Petritegi.
Irabazlea Zapiain Euskal Sagardoa Premium 2024 (Zapiain Sagardotegia, Euskal Herria.