Bailara osoan zehar bihar, indarkeria matxistaren aurka mobilizazioak izango dira. Goizuetan 18:00etan kalejira antolatu dute Matxismoa ukatzeak indarkeria normalizatzen du lelopean. Ondoren txokolte iña izanen da. Hernaniko Koordinadora Feministak deituta manifestazioa egingo da bihar, 19:00etan, Plaza Berritik hasita. Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista izango da aurtengo leloa. Astigarragan elkarretaratzea egingo da, 19:00etan, Emakumeon Plazan. Itaiak 18:30etan Gudarien plazan egingo den mobilizaziora egiten du dei.