Hernaniko eta Mundarroko neskek, partidu zailak etxean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 21a

Mundarro eta Hernani, derbian.

Bergara liderraren bisita jasoko dute astigartarrek, eta Pulpo bigarrena izango dute kontrario hernaniarrek.

 

Espero bezala, liga hasiera konplikatua ari da izaten Hernanirentzat eta Mundarrorentzat, nesken Gipuzkoako bigarren mailan, beraien estreinako denboraldian. Hernaniarrek astigartarren kontra lortu dute garaipen bakarra oraingoz, eta Munttarperekin berdindu dute beste partidu bat. Moreek, aldiz, ez dute punturik lortu oraingoz.

Bi taldeek, gainera, konpromiso zailak dauzkate gaurkoan, baina etxean ariko dira. Mundarrok Bergara liderraren bisita jasoko du kiroldegian, 12:00etan hasita; eta Hernanik Pulpo bigarrenaren kontra jokatuko du, 12:00etan kiroldegian.

Denboraldi hasiera gozoagoa izan dute Hernaniko mutilek, Gipuzkoako bigarren mailan: A multzoko lider dira, joan den astean aurreneko porrota jaso zuten arren, Egiaren kontra (25-35). Legazpiren kantxan ariko dira bihar, 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!