Enaitz Goñi, Bizkaiko errekorraren jabe

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 17a

Enaitz Goñi Bartzelonan.

Larunbatean Bartzelonan apurtu zuen 200 metro libreetako marka, Espainiako Neguko Txapelketan.

Enaitz Goñik Bizkaiako errekor berria lortu zuen pasa den larunbatean, Bartzelonan jokatutako Espainiako Neguko Txapelketan, 200 metro estilo librean. Getxo Igeriketa taldearekin ari da aurten igeri hernaniarra eta beraz Bizkairako baliagarriak dira egiten dituen denborak. 25 metroko igerilekuan 1:49.66ko denbora egin zuen eta aurreko errekorra segundu t'erdian hobetu zuen. Proba 22garren postuan amaitu zuen. 400 metro estilo librean ere parte hartu zuen bere markarik onena lortuz (3:56.47). 18garren postuan amaitu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!