Haize bolada gogorrek begibistako arrastoa utzi dute bailarako herrietan

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 14a

Laubidietako parkean eroritako zuhaitz haundia.

Makina bat zuhaitz erori ziren ostegunetik ostiralerako gauean. Goizuetako bidea itxita geratu zen goizaldean.

Haize bolada gogorrak izan ziren ostegunetik ostiraleko gauean, eta begibistako kalteak eragin zituen bailaran. Laubidietako parkean zuhaitz haundi bat erori zen, eta Orbegozoko pasealekuan ere oztopo berberak topatu zituzten ibiltari goiztiarrek. 

Goizueta eta Hernani lotzen dituen bidera ere erori zen zuhaitz bat. Kasu horretan, herritar batek irekin behar izan zuen bidea, goizaldeko 05:00ak aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!