Tenperaturak altuak badira ere, pixkanaka iristen ari da negua. Aurtengoan ere jolasteko, eskulanak egiteko edota sukaldatzeko aukera izango dute Hernaniko eta Ereñotzuko gaztetxoek. Non egin dezaketen? Ba... Doberako Negulekuetan, noski!
Abenduaren 22an hasiko dira aurtengo Negulekuak, eta urtarrilaren 5a izango da azken eguna. Helburua aurreko urteetakoa da: «Haurrei euskerazko aisialdia eskaintzea».
Hernanin eta Ereñotzun talde bana osatzea da Dobera Euskara Elkarteko kideen asmoa; Hernanin 3 eta 10 urte bitarteko haurrekin (2022-2015) eta Ereñotzun 2-12 urte bitartekoekin (2023-2013).
Ordutegi zabala eta izena emateko aukera ugari
Negulekuak goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30etara izango dira. Hala ere, ordutegien moldaketa errazte aldera, zaintza zerbitzua eskainiko dute 08:00etatik aurrera. Zerbitzua erabiltzen dutenek eguneko 5 euroko gehigarria ordaindu beharko dute.
Izenematea zabalik dago dagoeneko, eta abenduaren 13ra arte luzatuko da. Inskripzioa www.dobera.eus webgunean edo Ereñotzuko Auzo Udalean egin daiteke. Prezioak azpiko taulan daude ikusgai.
|
NEGULEKUAK 2025-2026 Aste bakarra Urtarrilak 5 Egunero joanez gero |