Makina bat zuhaitz erori dira bart, haize bolada gogorrengatik. Goizueta eta Hernani lotzen dituen bidea, adibidez, herritar batek ireki behar izan du, goizaldeko 5:00ak aldera. Laubidietako parkean eta Orbegozo inguruko pasealekuan ere erori dira zuhaitzak. Sortutako kalteak materialak bakarrik dira.