Hernani eta Goizueta lotzen dituen bidea guztiz itxiko dute gaur gauean

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 12a

Naparraldeko obrak direla eta, Hernani eta Goizueta lotzen dituen errepidea guztiz itxita egongo da gaur gauean, 22:00etatik 06:00etara. Tarte horretan ibilgailuren bat pasa ezkero, pasatzen utziko diote langileek, baina dexente itxaron beharko du horretarako. Gaurtik aurrera, zirkulazio mugatuarekin jarraituko du bideak, semaforoen bidez erregulatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!