Norbere helburuak beteta, gustura ibili ziren bailarako korrikalariak festa giroko Behobia-Donostia haundian

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 10a

Hernaniko, Astigarragako eta Goizuetako ia 300 korrikalarik hartu zuten parte Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioan. Festa giroan osatu zuen 20 kilometro pasatxoko ibilbidea, eta lorpena behar bezala ospatu zuten ondoren. 

 

Urteko lasterketa garrantzitsuena izaten da Behobia-Donostia inguruko korrikalari askorentzat. 28.000 korrikalarik osatu zuten igandean 20 kilometroko ibilbidea, eta horietatik ia 300 izan ziren Urumea bailarakoak. Bakoitza helburu desberdinarekin, baina denak festa giroaz gozatzeko pronto ibili ziren, irripartsu helmugaratuta. 

Xanti Uranga hernaniarra izan zen bailarako azkarrena, lasterketa 1:10:40 denboran osatuta. Goizuetarren artean, berriz, Aitor Aizkorbek lortu zuen denborarik onena (1:11:42); eta astigartarren artean Aitor Grande izan zen azkarrena (1:16:07). 

Emakumezkoen artean, Maitane Guerrero hernaniarra izan zen lehenengoa Boulevardeko helmugan, 1:24:45 denborarekin. Astigarragako lehenengo emakumezkoa, berriz, Marta Urbistondo izan zen, 1:28:50 markarekin.

Erlazionatuak

Behobia-Donostia - Bailarako sailkapenak

Kronika - Erredakzioa aza 10, 11:25

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!