Eizmendi ahizpak, txapeldun

Iñigo Goñi Iradi 2025eko urriaren 29a

Garazi eta Nahia Eizmendi, txapelekin.

Garazi Eizmendi eta Nahia Eizmendi ahizpek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute Hernanirentzat, emakumeen gomazko paletako binakakoan. 30-13 nagusitu ziren, erraz, Intxurre ordezkatu zuten Nagore Murua eta uxue Olano bikotearen aurka. Nagusien Lehenengo mailan lortu zuten txapela, mailarik garrantzitsuenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!