Enaitz Goñi Bizkaiko errekorretik bederatzi ehunenera geratu da 200 metro libreko proban

Iñigo Goñi Iradi 2025eko urriaren 29a

Hernaniarra Getxo Igeriketa Bolue Elkarteko igerilaria da aurtengo denboraldian eta bertako Sari Nagusian aritu zen pasa den asteburuan.

Pasa den astean egin zuen debuta Enaitz Goñi igerilari hernaniarrak Getxo Igeriketa Elkarteko taldean Getxoko Sari Nagusian. 200 metro estilo librean Bizkaiko errekorretik 9 ehunenera geratu zen 1.51:16eko denborarekin. Proba irabazi zuen, baita 400 metro estilo librekoa 3:58.26ko denborarekin. 

Gaur bertan Euskadiko selekzioaren deialdian sartu da abenduaren 5etik 7ra Castellonen igeri egiten den Nazioarteko Castalia Sari Nagusian partehartzeko. 

Aurretik Espainiako Neguko Igeriketa Txapelketan arituko da azaroaren 13tik 16ra, Bartzelonan CN Barcelonako igerilekuan.

Bestetik, Hernanin txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan, Gipuzkoako Neguko Ligako lehenengo jardunaldiari dagokiona. Etxeko igerilariak aritu ziren Hernani eta Fortuna taldeetan. Motorrak berotzeko baliatu zuten taldeek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!