Laugarrenez jokatuko da etzi Arano-Goizuetako Cross Country moto lasterketa, bi herrien arteko mendi inguruetan. Goizeko 11:00etan hasiko da haurren proba, Aranoko San Roke ermitatik gertu, Orauneko lepoan. Helduena arratsaldez izanen da, 15:00etatik 17:00etara bitarte: Altzanburutik abiatuko dira, eta haurren toki berean izanen dute helmugako kontrola.