Hernanik 0-3 lortu zuen garaipena Euskal ligako bosgarren jardunaldian Lakua Gasteizen aurka eta lider dago sailkapenean, 13 punturekin, Erandioko Betiko Neskak taldearekin berdinduta. Lau garaipen eta berdinketa batekin, denboraldi hasiera ikusgarria izan dute berdeek.
Xanet Etxarrik sartu zuen lehenengo gola 12garren minutuan eta partidua bigarren zatian erabaki zuen Hernanik. Enire Beain eta Ane Rosco izan ziren golegileak, bigarren zatiko 52garren eta 78garren minutuetan. Beste behin, atea golik gabe utzi zuten hernaniarrek.
Mutilek, bi partiduak galdu
Hernaniko eta Mundarroko mutil nagusiek berriz ez zuten zorte bera izan. Hernanik 1-0 galdu zuen Real Union B liderraren aurka Ohorezko Erregional mailan, azken minutuan gola jaso eta gero. Mundarrok azken bi partiduak ondoren, 5-0 galdu zuen Hondarribiaren kontra, Preferente mailan. Alde haundia izan zen bi taldeen artean eta nagusi izan ziren etxekoak.