Hernani nagusitu da Mundarroren aurkako lehen derbi historikoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 21a, 00:00

Hernaniko kiroldegian jokatu zen lehenengo derbia.

Hernaniarrek 40-29 lortu dute garaipena eta denboraldiko aurrenekoa eskuratu dute astigartarren kontra.

Hernanik irabazi zuen, 40-29, Mundarroren aurkako derbi historikoa. Seniorretan jokatzen zuten lehenengo partidua izan zen eta etxekoak nagusi izan ziren batez ere bigarren zatian. Bi taldeak ordura arteko bi partiduak galduta iritsi ziren derbira eta Hernanik lehenengo garaipena eskuratu zuen eta astigartarrek itxaron egin beharko dute. Hirugarren postura igo dira hernaniarrak sailkapenean.

Partidu azkarra eta dinamikoa izan zen, erasoko lerroek defentsak baino gehiago asmatu zutena.

HET beti joan zen partiduan aurretik lehen zatian, 2-3 goleko abantailaz baina astigartarrak markagailua parekatua eraman zuten eta berdintzeko gai izan ziren oro har, nahiz eta atsedenaldira hernaniarrak 21-18 iritsi ziren aurretik.

Bigarren zatiaren hasieran, 5-1eko partzial batekin partidua hautsi zuen HETk eta Mundarro ez zen berriro gai izan hernaniarrengana hurbiltzeko.

Tartean, Jabi Loiarte Mundarroko entrenatzaileak atezainik gabe jokatu zuen eta zazpi jokalariak erasoan baliatu arren, taktika horrek ez zion emaitzarik eman.

Irati eta Tomasena HETko atezainek ere penalti batzuk gelditu eta partida bigarren zatian 10 golen aldeko eremu horretan mugitu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!