Beterri-Buruntzak negozioen etorkizuna bermatzeko doako egitasmoa jarri du abian

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 21a, 00:00

Egoera horretan dagoen edonor harremanetan jarri daiteke Mankomunitatearekin.

 

Beterri-Buruntza Mankomunitatetik azaldu dutenez, tokiko negozioen jarraipena eta ondorengotza bermatzea erronka estrategiko nagusietako bat da lurraldeko garapen ekonomiko eta sozialerako.

Euskadiko enpresek hurrengo bost urteetan 100.000 erretiro izango dituzte eta datozen 10 urteetan 550.000 baino gehiago, eta gehienek ez dute errelebo prozesua planifikatzeko beharraren berri, edo ez dakite nora jo laguntza bila. Ondorioz, Beterri-Buruntza Mankomunitateak Ondorengotza programa martxan jarri du, helburu nagusi batekin: negozioen jarraipena bermatzea.

Horretarako, bidelaguntza eskainiko diete bai erretiroa hartzera doazen jabeei, baita negozio berria hartzeko prest dauden ekintzaileei ere. Identifikatu eta formakuntza eskaini nahi da, informazioa eta orientazioa emateko, hau da bidelagun izateko.

Kanpainari hasiera emateko, zuk duzu giltza, aldatu eskuz! bideoa prestatu dute: https://youtu.be/Vnrsww3QB3s

Azkenik, interesa duen edonork, enpresa zein autonomok, galdetegi labur honen bidez datu gutxi batzuk emanda hasi dezake bidelaguntza prozesua inongo konpromezurik gabe: https://daiteke.typeform.com/to/x4vvmu5s

Programaren inguruko informazio gehiago eskatzeko: 943 244 523 telefono zenbakira deitu daiteke edo enpresa@beterriburuntza.eus helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!