Gora begiratu nahi dute Mundarrok eta Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 18a, 00:00

Denboraldi hasiera bikaina egiten ari dira bi taldeak.

Arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute bi saskibaloi taldeek. Mundarro Tolosan arituko da, eta Hernanik etxean jokatuko du.

 

Sasoi onean hasi dute denboraldia Mundarroko eta Hernaniko saskibaloi talde nagusiek. Bi taldeek hiru garaipen eskuratu dituzte lau partidutan, eta gaur arratsaldean gora begira jarraitu nahi dute.

Take Orbelaren kantxan jokatuko du Mundarrok. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da partidua, eta, hasiera batean, astigartarrak dira faborito. Tolosarrek hiru porrot jaso dituzte liga hasiera honetan, eta bolada txarrari buelta eman ezinik dabiltza.

Hernanik ere arratsaldeko 16:00etan jokatuko du. Etxean arituko da Gipuzkoako 2. mailako taldea, Modelos Modelberriren aurka. Pasa den asteburuan bi puntu exkaxengatik galdu zuen Hernanik, baina oraingoan garaipena bertan mantentzen ahaleginduko dira. Modelberri aurkari gogorra da, eta lehia estua espero da kiroldegiko kantxan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!