Urumea bailarako langile ugarik egin dute bat gaur sindikatuek deitutako lanuztearekin. Mobilizazio jendetsuak izan dira goizean Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta herrietan entzun dira Palestinaren aldeko aldarrikapenak arratsaldean.
Donostiako mobilizazioetan sekulako jendetza elkartu da eguerdian, 20.000 inguru, tartean bailarako herritar asko. Bulebarretik hasi eta erdigune guztia hartu du jendetzak.