Mundarro sailkapenaren goiko postetan finkatu da denboraldiko laugarren partiduan ere garaipena lortu eta gero. Pasa den ostegunean, lehenengo mailako mutilek, 39-51 irabazi zuten Alegin Elorri Aldaparen aurka eta hiru garaipen eta porrot bakarrarekin bigarren dira sailkapenean. Bihotz Aloña Mendik bakarrik garaitu dituzte astigartarrak lehenengo jardunaldian eta oñatiarrak dira liderrak.
Beste bidetik doa denboraldia nesken kasuan. Mundarrok 49-58 galdu zuen Takeren aurka eta oraindik ez du garaipenaren zapore gozoa ezagutzen. Partidu guztiak lehiatu dituzte, baina beti egin die ihes partiduak.
Hernanik ez zuen egunik onena izan
Bigarren mailan Hernanik denboraldiko lehenengo porrota jasan zuen laugarren jardunaldian Zast-en aurka, 81-83. Partidu guztian zehar atzetik joan ziren hernaniarrak, batzuetan 15 puntuko desabantailarekin, eta nahiz eta azkenean hurbildu, ez zuten markagailua iraultzea lortu.