Ezbehar larria izan da gaur goizean AP-8 errepidean, Aginaztegiko tunelean; Perurena auzoaren azpikoan, hain juxtu. Irunerako noranzkoan gertatu da. Kamioi bat matxuragatik gelditu da bertan, 11:15ak aldera, eta su hartu du ondoren.
Hori horrela, AP-8 errepidea erabat itxi dute bi noranzkoetan, sua itzaltzeko lanak egin bitartean. Bi kilometroko auto-pilaketak sortu dira noranzko bakoitzean.
Eguerdiko 12:00ak aldera ireki dute errepidea Bilborako noranzkoan. Sua itzaltzea lortu dute suhiltzaileek, baina lanean ari dira bertan oraindik, eta errepidea itxita dago Irunerako noranzkoan. Gi-41 errepidetik ari dira bideratzen trafikoa, eta A-15eko sarrera ere itxi dute Hernani eta Astigarraga artean, pilaketak saihesteko.