Atzerriko hizkuntza ikastearen garrantzia, erdigunean

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 11

Klase praktikoak izan ohi dira.

Ingelesa ikasteko zenbait modu daudela erakutsi digute bailarako zenbait akademiek; London School of Languages-ek, Kids&Us-ek, eta Morrys-ek. 

 

Atzerriko hizkuntzen artean ingelesa da hizkuntzarik garrantzitsuena, hala dio Gazteberri aldizkariak: «Euskadiko biztanleen heren bat (%35) ingelesez hitz egiteko eta idazteko gai da». Beraz, esan daiteke, euskaldunok argi dugula ingelesa oso hizkuntza «garrantzitsua» dela. Horregatik, azken bost urteetan ezagutza-maila hazi egin da, eta horretarako oso baliagarriak izan daitezke ingeles akademiak. Bailaran hiru akademia dauzkagu; hala nola, Kids & Us eta Morris Hernanin; eta London School of Languages, Astigarragan.  

Urumea bailarako akademia hauek haurrentzat, gazteentzat edota helduentzat egokitutako akademiak dira, eta akademia guztiak bat datoz ikasteko gogoa eta beharra duen edonor bertaratu daitekeela hauetara. 

London School of Languages akademiaren kasuan, ingeles eta frantses ikastaroak eskaintzen ditu, hasierako mailatik C2 mailara arte. Gainera, ikasleak Cambridge eta DELF/DALF azterketetarako prestatzen dituztela ziurtatu dute. 

Kids & Us akademiak, bere aldetik, txikitatik irakasten dute ingelesa: «modu naturalean eta espontaneoan irakasten dugu, urte batetik aurrera hasi daitezke eta 18 urte betetzean 'proficiency' (C2) maila lor dezakete». 

Azkenik, Morris akademiak, Lehen Hekuntzako 3garren mailatik aurrera eskaintzen ditu maila guztiak, Proficiency mailara arte.

 

Inglesa nagusi, mundu mailan

Gazteberri aldizkariak egindako inkestaren arabera, ingelesari dagokionez, 18-29 urte bitarteko gazteen %78k «hitz egin eta idazteko» gai dela dioen bitartean, 30-45 urte bitartekoen artean %46ra jaisten da, 46-64 urte bitartekoan artean %15era, eta 65 urte edo gehiago dituztenen artean, berriz, %8raino.

Ikasketa eremuari dagokionez, eskola, ikastola edota institutua dira nabarmenenak, eta pisu haundia hartu dute ondorengo bideek: akademia espezializatuak, atzerrian egonaldiak edota etxean bertan partikularra jasotzeak.

«Modu naturalean» ingelesa ikasteko aukera, Kids & Us-en

Txiki-txikitatik erakusten dute ingelesa Kids & Us-en, modu naturalean.

 

Ingelesa «modu naturalean eta espontaneoan» irakasten dutela dio Kids & Us akademiak, «urte batetik aurrera hasi daitezke eta 18 urte betetzean Proficiency (C2) maila lor dezakete».  

2003an sortu zuen Kids & Us akademia Natàlia Perarnau kataluniar filologoak, eta Hernaniko akademiako kideek sorreraren berri eman dute: «Perarnau ama izan ondoren, ingelesa beste modu batera ikasteko beharra ikusi zuen haurrengan. Ordura arte, merkatuaren joera gramatika eta ortografia ikastearena izan zen, emaitza aipagarririk lortu gabe. Horregatik, txikitatik gaude irakaskuntzan espezializatuta».

Talde txikietan banatuta daude taldeak, gehienez ere 8 ikasle dira gela bakoitzeko. Kids & Us akademian ingelesez hitz egiten da aldi oro, ez baitago euskerara edo gaztelaniara itzulpenik ikasgelan. 

Saioei dagokienez, «%100 dinamikoak» direla aitortu dute irakasleek, «ikaslearen adinera egokituak dira; heldutasuna, gustuak, lehentasunak eta gaitasunak/trebetasunak kontuan hartuta». 

Era berean, «berrikuntza eta hobekuntza etengabean» oinarritzen direla azaldu du akademiak, eta horretarako, «kalitate-kontrol eraginkorrak egiten ditugu, bai irakaskuntzarenak, bai eta gure ikasleen ikaskuntzarenak». 

Kids & Us akademiak argi du, ingelesa «hizkuntzarik mintzatuena» dela; horregatik, akademia honek helburu du haurrak ahoskera eta ulermen onarekin komunikatzeko, ulertzeko eta adierazteko gai izatea. Era berean, ikaskuntza esperientzia dinamiko eta bizigarriak egiten dituzte: jolasen, abestien, antzerki-jardueren, sukaldaritzaren eta zientziaren bidez. 

Akademiako irakasleek diote familiei etengabeko ikaskuntza jarraipena eskaintzen dietela, «haurtxoetatik hasi eta 18 urtera arte, edukiak bizitzako etapa bakoitzaren beharretara egokituz». 

Metodologia, ama-hizkuntza 

Kids & Us-en metodologia ama-hizkuntza eskuratzeko prozesu naturalean oinarritzen da: «Gure ikasleek natibo potentzial gisa ikasten dute hizkuntza, guztiok gure ama-hizkuntza ikasten dugun modu berean, hain zuzen ere».
Ikasleak Kids & Us zentroetan jaiotzen diren urtearen arabera sailkatzen direla ziurtatu dute irakasleek: «jaio diren urtearen arabera, pertsonaia/maila bat esleitzen zaie, eta, beraz, beti egongo dira gelan adin bereko haurrekin, gustu berberekin eta bizi-une berean».


«Gertuko tratua», London School of Languages akademiak

30 urte baino gehiagoko esperientzua du akademiak.

 

London School of Languages-en haur, gazte eta helduentzako ingeles eta frantses ikastaroak eskaintzen ditu, hasierako mailatik C2 mailara arte. Gainera, ikasleak Cambridge eta DELF/DALF azterketetarako prestatzen dituztela ziurtatu dute. Astigarragan eskaintzen dituzte eskolak, eta baita Donostian ere. 

Banaka edota talde txikietan eskaintzen dituzte ikastaroak: «gure eskoletan klaseak emateaz gain, enpresa, haurreskola eta ikastola edo eskola ezberdinetara ere gerturatzen gara klaseak ematera».

Horrez gain, London School of Languages akademiak, Cambridgeko irakasleen prestakuntzarako ikastaro ofiziala eskaintzen dute (CELTA ikastaroa) eta horrez gain, atzerriko ikastaroak ere eskaintzen dituzte urtero, uda partean.

30 urte baino gehiagoko esperientzia du London akademiak, eta Astigarragan, Donostian, Oiartzunen eta Urnietan dituzte eskolak. Akademiako kideek azpimarratu dute, urte hauetan guztietan emaitza positiboak lortu dituztela, «urte hauetan guztietan milaka ikaslek ikasi eta beren titulua lortu dute gurekin». Atzerriko hizkuntzaren garrantziari buruz ere jardun dute, ohartaraziz, ate berriak irekitzen dituela, «lan-aukerak, bidaiak, harreman pertsonalak eta beste kultura batzuk ezagutzeko modua».

 

Metodologia: komunikatiboa eta gertukoa

Ikasle bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatzen ditu London School akademiak, eta horretarako «komunikazioan eta gertutasunean oinarritzen gara. Gure irakasle guztiak tituludunak eta esperientziadunak dira, eta etengabeko prestakuntzan dihardute. Gure helburua da ikasleak hizkuntza modu naturalean erabiltzea, hitz egiteko, ulertzeko eta idazteko gaitasuna landuz».

Azpimarragarria da, Londonek Cambridge azterketa ofizialak antolatzen eta kudeatzen dituela, eta horrenbestez, azterketarako prestatzeaz gain azterketak bertan egin ditzaketela ikasleek.

Ingelesa ikasteko eta ondo pasatzeko aukera, Morris akademian

Klaseak «modu arinean» ematen dituzte.

 

Morris akademiak Lehen Hezkuntzako 3garren mailatik aurrera eskaintzen ditu maila guztiak, Proficiency mailara arte, «taldeko saioak ditugu gehienbat, baina bakarko klaseren bat ere eskaintzen dugu, eskolako esfortzu gisara». 

Urte mordoxka daramazki Morris akademiak ingelesa eskaintzen, guztira 35: «Zarautzen hasi ginen 1988an eta duela 8 urte Hernanin ireki genuen bigarren egoitza». Gaineratu dute Hernanin «oso gustura» daudela.

Morrisen ustez ingelesa oso aberasgarria da, eta zenbait adibide elkarbanatu ditu: «bidaiatzeko ezinbestekoa da, eta horrez gain, pelikulak bertsio originalean gozatzeko eta ikasteko». 

Ingelesa bere osotasunean lantzen du Morris akademiak, «hizkuntzaren atal guztiei garrantzi berdina emanez. Gramatika jakitea garrantzitsua da, baina behar bezala hitz egitea eta besteek diotena ulertzeak garrantzi haundia du. Horregatik, hori guztia klasean lantzea ezinbestekoa dela uste dugu». 

Era berean, klasean landutako praktikan hartzeko, atzerrirako bidaiak ere antolatzen ditu Morrisek. 

Klaseak «arinak» dira Morrisen, «ikasleek ingelesa ikasteaz gain ondo pasatzen dute, eta uste dugu hori garrantzitsua dela. Saio berdinean hizkuntzaren atal ezberdinak lantzen ditugu eta bi irakasle ezberdinekin egoten dira, atal ezberdinak lantzen, dinamismoa emanez».

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!