Urriaren 15ean kaleak hartu!

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 11a, 00:00

Bi urte pasa dira Israelek Palestinaren aurkako genozidioa berrabiaratu eta gogortu zuenetik, baina bi urte bete dira Palestinaren aldeko elkartasunari beste bultzada bat eman zaionetik. Egoera larria bizi dute Gazan eta neurriko erantzuna ematen jarraitu behar dugu munduko txoko guztietan. Horren erakusle ari dira izaten azken asteak. Urriaren 2an ikasle greba jendetsua deitu zuen IAk, arratxaldean manifestazioa egin zen Hernanin eta urriaren 4ean Iruñea bete genuen 50.000 pertsonek. Bide horretan jarraitu eta urriaren 15ean ere kaleak hartu behar ditugu.

Izan ere, Trumpek proposatutako bake plana iruzur hutsa da, eta horren aldeko jarrerarekin ari dira gobernu okzidentalak euren buruak zuritu nahian. Bi estatuen irtenbideak ez du zentzurik, Israelgo estatu sionistaren onarpenarekin genozidioa betikotzeko berme besterik ez litzateke. Horregatik, diskurtsoa epeldu gabe Palestinaren askatasuna eta Israelen desegitea aldarrikatzen jarraitzea ezinbestekoa da. Baita, estatu sionistarekin kolaboratzen duten gobernu zein enpresak seinalatzea ere.

Palestinar erresistentziaren defentsan eta Israel desegitera bidean kaleak hartzen jarraitu behar dugu. Horregatik, gazteok ere aurrerapauso bat eman dezagun gazte komiteak sortu ditugu.
Hernanin ostiralean 18:30ean kontrakantxa gaztetxean.

 

Ander Goikoetxea Fernandez

GKSko kidea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!