Elkar-Ekin Lanean 2025-2026 programaren barruan, soldadurako formakuntza teoriko-praktikoa hasiko da urriaren 20an. Ibilbide hau Beterri-Buruntzako langabezia egoeran dauden eta 45 urte baino gehiago dituzten pertsonei dago zuzendua. Izena ematen dutenek laguntza pertsonalizatua izango dute, tutoretza eta jarraipen indibiduala eskainiko baitzaie; gainera, zeharkako konpetentzien lanketa eta gaitasun digitalen trebakuntza ere jasoko dute. Era berean, prospekzio eta lan-bitartekaritza lanak egingo dira sektoreko enpresekin pertsona hauen lan munduratzea errazteko. Soldadurako ibilbide hau La Salle Berrozpe eta EDE Fundazioaren artean garatuko da, eta partehartzaileek bereganatuko dituzten ezagutzen artean, elektrodo estaliz arku bidez soldatzeko eragiketak egitea eta planoen interpretazioa daude, besteak beste. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan helbide honen bitartez: enplegu_soziala@beterriburuntza.eus.