Zubipen edo Zarkumendegin jokatuko dute gaur arratsaldean Hernaniko eta Mundarroko hiru futbol talde nagusiek. Orokorrean denboraldia ondo hasi dute denek, eta aurreko astean lortutako puntuei beste 3 gehitzeko asmotan zelairatuko dira jokalariak.
Hernaniko taldeen kasuan, Ohorezko Erregional mailako mutilak izango dira jokatzen lehenengoak. Arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute, Mondragonen aurka. Hernanik berdinketa eskuratu du azken bi partiduetan, eta porrotik jaso gabe jarraitzen du oraingoz. Arrasatearrek ere ondo hasi dute liga; lehenengo partidua galdu bazuten ere, bi garaipen eta berdinketa bat eskuratu dituzte azken asteetan. Lehia bizia espero da Zubipen.
Mutilen partidua bukatzen denean, Euskal Ligako nesken txanda izango da. 18:00etan hasiko da Hernaniren eta Bizkeneskaken arteko norgehiagoka. Sailkapenean koska haundia dago hernaniarren (4. postua) eta bizkaitarren (11. postua) artean. Berdeek bi garaipen eta berdinketa bat eskuratu dituzte hasierako jardunaldietan; gaurko aurkariek, ordea, bi porrot jaso dituzte dagoeneko. Etxean indartsua izan nahi du Hernanik, eta gaur du hori egikaritzeko eguna.
Mundarroren partidua ere 16:00etan hasiko da
Usurbilen lortutako garaipenaren ondoren, konfiantzaz gainezka iritsiko da Mundarro gaurko partidura. 16:00etan hasiko da norgehiagoka, eta sailkapenaren goialdean dagoen Vasconia izango da talde astigartarraren aurkaria. Denboraldiko bigarren garaipena lortu nahi du Mundarrok, etxean partidu ona jokatuta